Durangoko merkataritza bonuen kanpaina, martxan

E.H. 2026ko maiatzaren 6a

Durangoko Udalak eta Dendak Bai elkarteak merkataritza bonuen kanpaina berria hasi dute: 10.000 bonu kaleratu dituzte tokiko ekonomia suspertzeko. Herritarrek 10 euro ordainduko dituzte 15 euroko balioa duen bonu bakoitza erabilita. Kanpaina ekainaren 6ra arte egongo da indarrean. 

Bonuak online eros daitezke bonoa.durango.eus webgunean edo Turismo Bulegoan. Ohiko moduan, adinekoek lehentasuna izango dute: maiatzaren 6tik 8ra lortu ahalko dituzte bonuak, 65 urtetik gorakoek soilik erosi ahal izango dituzte (10:00-12:30). Pertsona bakoitzak gehienez 4 bonu erosi ahal izango ditu,
eta saltokiek 15 euroko 200 bonu ere onartu ahal izango dituzte, tiket bakoitzeko 2 bonuko mugarekin, parte-hartzaile guztiek eskaintza aprobetxatzeko aukera dutela ziurtatzeko.

Jesica Ruiz Merkataritza zinegotziak eta Alex Palacios Dendak Baiko presidenteak herritarrak animatu dituzte parte hartzera, herriko denda, taberna eta zerbitzuak indartzeko biderik zuzenena baita. "Udaberriko kanpaina honekin denok irabazten dugu", adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!