Durangoko EAJk "agenda publikoaren erdigunean" kokatu gura du etxebizitzaren auzia, bai "instituzioen bidez neurri zehatzak" martxan ipinita, bai "herritarrekin entzute aktiborako eta elkarrizketarako topaketak" antolatuta. Hori dela eta, Elkoroiribek eta Martinezek "indarrean dauden neurriak" ezagutarazi eta "udalerriko bide-orria" zein den azalduko dute biharko topaketan. Jardunaldia Kurutzesantun egingo dute, 19:00etan.
Talde jeltzaleak "herritarrak entzuteko eta udalerriko erronka nagusienetakoari aurre egiteko konpromisoa" berretsi du.