[ARGAZKI GALERIA] L'Atelier zaku bete dominagaz itzuli da Meridako Global Dance Openetik

Jone Guenetxea 2026ko maiatzaren 5a

Dantza eskolako 28 koreografietatik 11 zuzenean sailkatu dira 2026ko uztailean Donostian jokatuko den Munduko Finalerako,

Asteburu honetan egun oso bereziak bizi izan dituzte, bai L'Atelier Dantza Eskolako dantzariek (55 ikasle) eta baita beraien familiek ere, Global Dance Open lehiaketan, Merida hirian.

"Maila oso altuko lehiaketan parte hartu dugu; dantzari ikusgarriak eta lehen inoiz ikusi ez dugun kalitate koreografikoa izan dira bertan", azaldu du Oiane Azkonizaga danrtza eskolako arduradunak. L'Atelierreko 28 koreografietatik 11 zuzenean sailkatu dira 2026ko uztailean Donostian jokatuko den Munduko Finalerako, Kursaal eta Victoria Eugenia aretoetan.

Emaitzak:

Dantza garaikidea (Leire Cotoré):
⁃Bigarren postua: Boomlight
⁃Laugarren postua: Minischok 
⁃Laugarren postua: Aitor 
⁃Laugarren postua: Intza

Dantza klasikoa (Oiane Azconizaga): 
⁃Hirugarren postua: MisStars
⁃Bigarren postua: BabyStars 
⁃Hirugarren postua: Starlights 
⁃Bigarren postua: June eta Aitor 
⁃Lehenengo postua: Nora Garate
⁃Hirugarren postua: Nora Bilbao 
⁃Hirugarren postua: Intza Cano 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!