San Faustoko alokairu sozialeko etxebizitzen onuradunak zeintzuk diren jakinarazi dute

E.H. 2026ko maiatzaren 4a

Durangoko Udalak udal etxebizitzetarako onartutako, baztertutako eta zuzentzeko dauden eskatzaileen zerrenda argitaratu du Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Esleipen prozesuko eskatzaileek zabalik dute akatsak zuzentzeko epea. 

Durangoko Udalak San Faustoko alokairu sozialeko 16 udal-etxebizitza esleitzeko behin-behineko zerrenda argitaratu du. Interesdunek maiatzaren 15era arteko epea dute akatsak zuzentzeko eta dokumentazioa behar bezala aurkezteko. Etxeak Undatorre eta Jesus Maria Pedrosa kaleetan daude, eta erdiak, 8 etxebizitza, 35 urtetik beherako gazteentzat gordeko dituzte. Gainerakoak gizarte-premiaren arabera banatuko dituzte. Alokairuaren prezioa bizikidetza-unitate bakoitzaren diru-sarreren arabera egokituko dute, eta onuradunek ohiko bizileku iraunkor modura erabili beharko dute etxebizitza, gehienez bost urtez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!