Atzo, Getariako Antxoa Egunaren harira (Gipuzkoa), zesta punta desafioa jokatu zuten Elaia Gogenola eta Frida Watkins puntistek Helena Barrenetxea eta Eneritz Lizardi bikotearen kontra. Barrenetxea durangarra eta Lizardi mutrikuarra joko bitan gailendu ziren, 09-15 eta 11-15, Berriatuko eta Zumaiako bikotearen kontra.
Halaber, Getariako Sahatsaga frontoiak gizonezkoen arteko partidak ere hartu zituen atzo. Johan Sorozabal eta Thibault Basque lapurtarrek Aritz Erkiaga eta Unai Lekerikabeaskoa Lekerika bizkaitarrak menderatu zituzten joko bitan, 15-13 eta 15-12.