Pelota eskolako familiek eta gazteek dena sekretupean izan dute Txaber Zabalari esker oneko ekitaldia antolatzerakoan. Entrenatzaile legez bere azken jardunaldia amaitzen zebilela, frontoia betetzen ari zela ikusi du, baina ezin jakin zer zetorkion. Pelota eskolako komunitateak 'Eskerrik asko' esan gura izan dio, hogei urtean egindako lana aitortuz. Ekitaldi xume eta hunkigarri horrekin agurtu dute Zabala. Lan ibilbidean aldaketa izan duen arren, klubean jarraituko du, zuzendaritzako kide.