Ibilaldia San Roke plazatik abiatuko da, 10:30ean, eta Larrinagatxu auzotik ibiliko dira. Ibilbideak 5 bat kilometro ditu eta egiteko erraza da, antolatzaileen esanetan. Parte hartzaileek gutunazal bat jasoko dute, barruan hainbat txarteltxo dituena; ibilbidean zehar puntu jakinetan zabaldu beharko dituzte txartelak, eta bertan inguruko naturguneei buruzko azalpenak aurkituko dituzte. Horrela, gurasoek euskaraz modu errazean eman ahal izango dizkiete azalpenak umeei. Amaieran hamaiketakoa egongo da denentzat.
Bigarren jarduera maiatzaren 12an da. Sukaldaritza tailerra antolatu dute. Andra Mariko elizpean izango da, 18:00etan. Partaide guztientzat erosoa eta euskalduntzailea den espazio bat sortzea da helburua. Antolatzaileek nabarmendu dute baliabideak eskainiko dituztela familia erdaldunen parte hartzea errazteko; besteak beste, errezeten inguruko berbekin osaturiko hiztegitxo bat.
Ekimen bietarako izen ematea berbaro.eus webgunean egin daiteke.