11:00etan umeentzako bizikleta buelta, bigarren eskuko azoka eta artisautza azoka egingo dituzte. Azken horretan, Artea soinean, Kenika, Tartalo, Gorakat, Artizar, Bitxik Kool, Zua, Amuki moda, Mi casita del muérdago, Anankaia ediciones, Torontile, Arima Basque brand, Veletta, Nudame, Timba pirata eta Carola kosmetika naturala etxeek euren produktuak salduko dituzte. Eguerdian Kriskitin dantza taldearen saioa egongo da (12:00), eta segidan bertso saioa. Eneko Abasolo 'Abarkas', Erika Lagoma eta Gorka Lazkano Unai Iturriagaren gidaritzapean arituko dira bertsotan. Arratsaldean, tute txapelketa (16:30), txokolatada (17:30), Tor magoaren saioa (18:00), igel txapelketa (19:00) eta Errota taldearen erromeria izango dituzte (21:00).
Zapatuan, maiatzaren 2an, ibilgailu klasikoen topaketa (10:30), umeentzako disko festa (17:00) eta kontzertuak izango dituzte: Julen Burgos, Iker Gomez eta Deriba (19:00).