[EGITARAUA]: Izar Records lehiaketak 30 musika talderen talentua plazaratuko du Durangon

E.H. 2026ko apirilaren 29a

Sweet Rage talde abadiñarra izango da lehiaketako partaideetako bat.

30 musika taldek Izar Records lehiaketan parte hartuko dute, emanaldiak Durangoko hainbat txokotara helarazita. 10 kontzertu-sorta izango dira, maiatzaren 2tik uztailaren 24ra arte egingo direnak, eta finala Goienkaleko jaietan jokatuko da. Sari nagusia disko baten grabaketa da.

Izar Records grabaketa estudioak eta Durangoko Udalak Plateruena Izar Records musika lehiaketa antolatu dute talde eta bakarlarientzat. 40 taldek eman dute izena, eta 30ek gainditu dute, antolatzaileen berbetan, "lehiaketan parte hartzeko eskatzen den gutxieneko kalitatea". Horiek guztiek zuzenekoetan defendatu beharko dituzte beren proposamen musikalak, asteburu honetatik uztailaren 24ra arte antolatuko diren kontzertuetan. 

Udal iturriek azaldu dutenez, "aniztasuna" da lehiaketako indarguneetako bat, rockaren askotariko aldaerak egongo dira-eta entzungai: hard punka, stonerra, metala, popa zein funk musika. 30 talde horietatik 14 taldek abesten dute euskaraz, eta 5ek euskara eta gaztelania tartekatzen dituzte. 

Kontzertuetako egutegiak, taldeak eta kokalekuak honako hauek dira: 

  • Maiatzaren 2a (19:00-22:00) – Herri auzo elkartean: Julen Burgos, Iker Gomez eta Deriba
  • Maiatzaren 16a (11:30-14:30) – Koba Live jaialdian: Alex de Benito Project, Shut You On eta Etorkizun beltza
  • Ekainaren 13a (21:00-24:00) – Muruetatorren: Ur, Leven Slave eta Blackmoon
  • Ekainaren 20a (21:00-24:00) – Otamotzenan: Golden belni, I see explosions eta Sweet rage
  • Ekainaren 27a (15:30-18:30) – Munduko Arrozen jaialdian: Folk rippers, Momak eta Territorio norte
  • Ekainaren 28a (12:00-15:00) – Tabiran: The Soulbar taldea, Dale Kaligula,
    eta Lorraine
  • Uztailaren 3a (21:00-23:00) – Platerueneko terrazan: El callejón del gato,
    Painapple eta Scusi Boys
  • Uztailaren 10a (20:00-23:00) – Platerueneko terrazan: Bixonte Dort, Deborah
    Riff eta El barbas
  • Uztailaren 17a (20:00-23:00) – Platerueneko terrazan: Eraldatzen, Dorre eta
    Patxi Luque
  • Uztailaren 24a (17:30-20:30) – Platerueneko terrazan: Soporte Vital Básico,
    República eta Alerta Petrov

Lehiaketako finala irailean ospatzea aurreikusi dute, Goienkaleko jaietan. Sarien artean honako hauek daude:

  • Lehen saria: 10 abestiko LP baten grabazioa (5 egunez grabazioa, 10 egunez
    nahasketa eta 1 egunez masterizazioa).
  • Bigarren saria: 5 abestiko EP baten grabazioa (3 egunez grabazioa, 5 egunez
    nahasketa eta 1 egunez masterizazioa).
  • Durangaldeko talderik onena: kontzertua 2026ko sanfaustoetan, 600 euro eta single baten grabazioa.
  • Izar Records saria eszenaratze onenari: single eta bideoklip baten grabazioa.
  • Txirula Saria soinurik onenari: Musikarientzako materiala.

Durangoko Udalak azaldu du lehiaketa baliagarria dela zuzeneko musika, talentua eta kultura sustatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!