Zortzi musika taldek parte hartuko dute Bertsioen Lehiaketa Gauean

E.H. 2026ko apirilaren 28a

Aurreko edizio bateko irabazleak. RIO DE ORO

Bertsionatuko dituzten taldeen artean, Nogen, The Clas eta Aurora Beltran daude. Baturiko dirua elkartearen proiektuak laguntzeko bideratuko dute.

Aurreko urteetako arrakasta ikusita, Rio de Orok Bertsioen Lehiaketa Gaua antolatu du aurten ere. Maiatzaren 23an, eskualdeko zortzi talde elkarren kontra lehiatuko dira Plateruenean, bertsiorik onenak zeinek jo. Honako talde hauen abestiak entzun ahalko dira oholtzan: Aurora Beltrán, Hamlet, Nogen, The Clash, Ken Zazpi, Biffy Clyro, MCD eta Eskorbuto. Ekitaldia 20:00etan hasiko da. Kontzerturako sarrera fisikoak Durangoko Arkarazo tabernan eta Iurretako Gauargin eskuratu daitezke 10 euroan, eta Internet bidezkoak entradium.com atarian. Baturiko diru guztia Rio de Ororen proiektuak laguntzera bideratuko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!