Gazte bat atxilotu dute Durangon gizon bati labanaz eraso egitea egotzita

E.H. 2026ko apirilaren 27a

Ertzaintzak gazte bat atxilotu du Durangon, lesio larrien delitua leporatuta. Atxilotuak arma zuri batekin zauritu du gizon bat, etxebizitza batean eztabaida izan ondoren.

Atxilotuak 23 urte ditu, eta polizia iturrien arabera "liskarra" izan zuen etxebizitza eraikineko 33 urteko gizonezko batekin. Zauritua "larri" topatu zuen Ertzaintzak, eta Galdakaoko ospitalera eraman zuten.  Ustezko erasotzailea lesio-delitua leporatuta atxilotu zuten. Epailearen eskuetan ipiniko dute polizia eginbideak amaiturikoan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!