ANBOTO Telebista

[BIDEOA]: Bertsolaritza eta musika elektronikoa fusionatu dituzte Plateruenean

Ekaitz Herrera 2026ko apirilaren 25a

Plateruenak 'Itzali eta piztu' bertso-saio elektronikoa hartu zuen atzo. Bertsolariak eta musikariak Bad Gyalen zein Bad Bunnyren inbidiarik barik ibili ziren eszenatokian. 

Berdin millenial belaunaldiko gaiak ahotan, eta berdin, irudiotan ikus daitekeenez, Kupela kantuari autotune apur bat erantsita.  Saioan Aner Peritzek eta Manex Pagolak ipini zituzten oinarri elektronikoak. Ainhoa Urienek proposatu zituen gaiak, eta Nerea Ibarzabalek, Aroa Arrizubietak, Miren Artetxek eta Ekhiñe Zapiainek dantzarazi zituzten bertsoak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!