Durangoko 23 gaztek eskatu dituzte etxebizitza alokairurako laguntzak udalean

E.H. 2026ko apirilaren 24a

23 izan dira eskatzaileak, eta udalak 19 onartu ditu aurkeztutako informazioa egiaztatu ondoren. 25.300 euro bideratuko ditu laguntzetara. 

Durangoko Udalak gazte alokairurako laguntzen deialdia ebatzi du. 19 gaztek udalaren laguntza jasoko dute, iazko etxebizitza alokairuei aurre egiteko. Laguntzek hileko alokairuaren % 30 eta % 50 artean estaltzen dute, errentarako 850 euroko muga jarrita. Udalak gogorarazi du azken lau urteotan 109.000 euro bideratu dituela egitasmo horretara.

2023an, 29.437,50 euro banatu zituzten 22 eskatzaileren artean, 1.338,06 euroko batez besteko laguntzagaz. 2024an, laguntzak 29.578,20 eurokoak izan
ziren 19 eskatzailerentzat. Bakoitzak 1.556,75 euro jaso zuen batez beste. 2025ean, 23.646,40 euro banatu zituzten 21 onuradunen artean, batez beste 1.126,02 euroko laguntzagaz. 

Alokairuak gora

Durangoko Udalak emandako datuen arabera, udalerriko etxebizitzen alokairu prezioek goranzko joera dutela sumatu daiteke. 2023an, laguntza eskatzaileen alokairuko prezioa 594,62 eurokoa zen batez beste. 2024an 610 eurora igo zen kopuru hori, eta 2025ean 627,65 eurora. Aurten, kopuruak 686 euroko langa igaro du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!