Sanagustinalde kalea egun osoan zehar egongo da zarratuta astelehenean

E.H. 2026ko apirilaren 24a

Datorren astelehenean, apirilak 27, Uribarri Egoitza Zaharra berritzeko lanak direla eta, trafikoa moztuko da Sanagustinalde kalean, Galtzareta eta Jose Miel Barandiaran kaleen artean, egun osoan zehar. Durangoko Udalak argitu du mozketa beharrezkoa dela egoitzako patioan garabi jasotzaile bat instalatzeko.

Denda, garaje eta etxebizitzetarako sarbidea bermatzeko, Jose Miel Barandiaran kalearen noranzkoa aldatuko da, eta ezingo da bertan kotxerik utzi. Gainera, zonatik 5 tonarainoko ibilgailuak igaro ahal izateko jarraibide espezifikoak ezarriko dira. Era berean, Durangoko Udalak jakinarazi da Sanagustinalde eta Jose Miel Barandiaran kaleetan ezingo dela aparkatu mozketa egunean, eta plazak libre egon beharko direla apirilaren 26ko 22:00etatik aurrera (domeka).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!