Durangoko Turismo Bulegoak 307 bisitari izan ditu Aste Santuan

E.H. 2026ko apirilaren 23a

Apirilaren 2tik 5era 227 kontsulta eta 174 eskaini zituzten Turismo Bulegoan. Iaz baino % 17,6 eta % 11,5 gehiago, hurrenez hurren. 

Turistak eta bisitariak Durangori gustua hartuta dabiltzala dirudi. Udalak esan du zerbitzu turistikoen gorakada "nabarmena" izan dela Aste Santu honetan. Apirilaren 2tik 5era 307 pertsonak bisitatu dute Turismo Bulegoa. 227 kontsulta erregistratu zituzten, eta beste 174 zerbitzu eskaini. Jatorriari dagokionez, kontsulta gehien jasotako taldeak Espainiako estatutik etorritakoak izan ziren (% 39,65). Horren atzetik etorri ziren euskal herritarrak (% 34,36), Durangokoak bertakoak (% 12,77) eta Espainiako estatutik kanpokoak (% 13,22). Zerbitzuen artean, Kurutzesantu museoak hartu zuen zerbitzurik gehien (% 87), audiogidek ondoren (% 45) eta bisita gidatuek azkenik (% 42).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!