[EGITARAUA]: Herria Auzo Elkarteak Maiatzaren 1eko jaiak antolatu ditu

E.H. 2026ko apirilaren 22a

Tor magoaren ikuskizuna, Errota taldearen erromeria eta Kriskitin taldearen dantzaldia programatu dituzte, besteak beste. Askatatasun Etorbidearen bueltan egingo dituzte ekintzak, Otamotzena eta Aramotz aldean.

EGITARAUA

Maiatzaren 1a, barikua

  • 10:30 Jaizaleko txistulariekin kalejira
  • 11:00 Umeentzako bizikleta buelta (Euria bada, ez dute egingo)
  • 11:00 Artisautza azoka: Artea soinean, Kenika, Tartalo, Gorakat, Artizar, Bitxik Kool, Zua, Amuki moda, Mi casita del muérdago, Anankaia ediciones,Torontile, Arima basque brand, Veletta, Nudame, Timba pirata, Carola kosmetika naturala (Euria bada, ez da egingo)
  • 12:00 Kriskitin dantza taldea
  • 13:00 Bertso saioa: Eneko Abasolo 'Abarkas', Erika Lagoma eta Gorka Lazkano. Gai-jartzailea: Unai Iturriaga.
  • 16:30 Tute txapelketa. Aurtengo txapelketa Paulinoren omenez egingo dute.
  • 17:30 Txokolatada
  • 18:00 Tor magoa
  • 19:00 Igel txapelketa
  • 21:00 Erromeria Errota taldeagaz

Maiatzaren 2a, zapatua

  • 10:30 Ibilgailu klasikoen VII. kontzentrazioa
  • 17:00 Umeentzako disko-festa
  • 19:00 Kontzertuak: Julen Burgos, Iker Gomez eta Deriba taldeak
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!