'Itzali eta piztu' saioak bertsoak eta musika elektronikoa batuko ditu Plateruenean

Ekaitz Herrera 2026ko apirilaren 21a

'Itzali eta piztu' bertso saioaren emanaldia Deban. BERTSOA.EUS

Bertsolaritza reggaetoi, cumbia eta pop doinuetan? Bada, bai. Bariku honetan, 'Itzali eta Piztu' bertso saio elektronikoa egingo dute Plateruenean, 20:00etatik aurrera. Nork esan du ura eta olioa ez direla nahasgarriak?

Itxura batean, bertsolaritza eta musika elektronikoa oso mundu desberdin bitako adierazpenak izan daitezke, baina pentsatu daitekeenaren kontrara, bariku honetan, saio bat egingo dute mundu horiek biak batzeko: Itzali eta Piztu bertso saio elektronikoa. Berritzailea. Abangoardista. Eta batez ere, dibertigarria.

Emanaldia 20:00etatik aurrera egingo dute. Bertan, Manex Pagola eta Aner Peritz musikariak arituko dira, Nerea Ibarzabal, Aroa Arrizubieta, Miren Artetxe eta Ekhiñe Zapiain bertsolariekin batera, Ainhoa Urien gidari dela. Parte hartzaileek doinutegi berritu bategaz inprobisatuko dute, reggaetoia, cumbia zein popa oinarri. Eta zergatik ez? Baita autotunea erabilita ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!