[BIDEOA]: Lentez-lente taldearen 'Dena bueltan' film laburrak irabazi du Labur Esanda lehiaketa

M.Z. 2026ko apirilaren 20a

Platuerenean ikusi zituzten film laburrak eta bertan egin zuten sari banaketa. 

Parte hartzaileek 24 ordutan bideo bat burutu behar izan dute, gaia, objektua eta esaldia jakinda. Bideoen gaia borobila izan zen, eta bertan objektu hau sartu behar zuten momenturen baten: zinta. Baita, noraino helduko ga? esaldia.
 
Kattalin Velez de Mendizabal, Markel Sanchez eta June Martinek osatutako epaimahaiak ondorengo lanak saritu zituen: Lentez-lente taldearen Dena bueltan lana izan zen garaile. Finalista geratu ziren beste biak Zaharraz Harro taldearen Zapatu borobilak  eta Tarkovskiren Semeak taldearen Obsesioa lanak izan ziren. Azkenik, gazterik onenaren saria Book Kamera taldearen, Egun berri bat lanak irabazi du. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!