Durangok Bizkaiko Partida Azkarren Txapelketa hartuko du zapatu honetan

Anboto 2026ko apirilaren 17a

Bizkaiko xakelari onenak San Fausto auzoko pilotalekuan lehiatuko dira.

Durangoko San Fausto auzoan dagoen frontoiak Bizkaiko Partida Azkarren Txapelketa hartuko du zapatuan, 16:00etatik aurrera.

Bizkaiko xake egutegiko hitzordu garrantzitsunetakoak 168 xakelari bildu zituen iaz Getxon eta, 2024an, Durangoko Larrasoloeta Xake Klubeko jokalaria den Rodrigo Sarralde geratu zen txapeldun. Bihar txapelaren lehian arituko da.

Txapelketa Bizkaiko Xake Federazioak antolatuko du, Durangoko Udalarekin eta Larrasoloeta Xake Klubarekin lankidetzan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!