Eusko Jaurlaritzak Mugikorrik Bako Eguna antolatu du familientzat, gailuen erabilerari buruz hausnartzeko eta ongizate emozionala eta hartu-emanak zaintzeko. Zapaturako antolatu dute egun hori, apirilaren 18rako, eta hainbat ekitaldi programatu dute Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Durangoko Udalak ere bat egin du deialdiagaz, eta herritarrak animatu ditu sakelakoak albo batera uztera eta udalerrian aldez aurretik programatuta egon diren ekitaldietan parte hartzera. Besteak beste, egun hori Piranesiren erakusketa (museoa), xake txapelketa, Dantzaro edo Euskal Jaiak zesta txapelketara joateko aprobetxatu daitekeela iradoki du udalak.
Mugikorrik Bako Egunak teknologiaren erabilera orekatuagoa eta arduratsuagoa sustatu gura du, baita mugikorrekiko harreman kontzienteagoa eta familiako kideen arteko harreman zuzena sendotzea ere.