Landako Gunea, Bonustrack jaialdiarekin dardar egiteko prest

E.H. 2026ko apirilaren 16a

Jaialdiak 2024ko azaroan lur hartu zuen estreinakoz Durangon, eta edizio berri honetan ere molde klasikoko punk, rock eta metal talde sonatuak batuko ditu. Kartelburuen artean Soziedad Alkoholika beterano gasteiztarrak eta The Toy Dolls ingeles nekaezinak daude.

Eurekin batera joko dute, halaber, Segismundo Toxicómano, Kaotiko, Kaos Urbano, El Últime ke Zierre, Josetxu Piperrak, Juantxo Skalari, Manifa, Afredo Piedrafita, Dinamita eta Disolventex taldeek. 

Jaialdia zapatuan egingo dute, apirilak 18. 10:00etan hasiko da, eta Landako Guneak 02:00etan zarratuko ditu ateak. Sarrerak 54 euroan daude salgai pintorrock.com atarian.

ORDUTEGIAK

  • 10:00 Disolventex
  • 11:00 Manifa
  • 12:20 Alfredo Piedrafita
  • 13:40 Josetxu Piperrak
  • 15:00 Kaotiko
  • 16:25 El Último Ke Zierre 
  • 17:45 Kaos Urbano
  • 19:10 Juantxo Skalari
  • 20:30 Segis
  • 22:05 Soziedad Alkoholika
  • 23:40 The Toy Dolls
  • 01:00 Dinamita
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!