Durango BBK Live Herrian jaialdiaren agertoki izango da maiatzaren 30ean. Udalak iragarri duenez, zuzeneko musikaz beteko dira herriko kaleak. Hamar bat kontzertu programatuko dituzte, doan.
Bilbao BBK Live jaialdiak urteak daramatza formatu txikiagoko kontzertuak hiriburutik kanpoko udalerrietara eramaten, eta aurten Durango izango da geltokietako bat. Eskualdeko herriburuarekin batera, Bilboko San Inazio auzoan (ekainaren 6an) eta Kobetamendin (ekainaren 7an) eskainiko dituzte antzera bateko emanaldiak, Hirian, eta Mendian jaialdiak. Jaialdi nagusia uztailaren 9tik 11ra izango da Bilbon.
Durangoko Udalak udalerria "Euskadiko erreferente kultural gisa sendotzeko apustua" egin duela dio. Herrian bezalako egitasmoekin, kalitatezko kultur jarduerak eskaini nahi dizkiete durangarrei eta bisitariei.