Hau da lehiaketaren izaera: gaur arratsaldean, 16:00etan, taldeek gai bat, objektu bat eta esaldi bat jasoko dituzte. Horiek kontuan hartuta, 24 ordu izango dituzte film laburra pentsatu, grabatu eta ekoizteko. Apirilaren 18an, zapatuan, 16:00etan, filmak entregatu beharko dituzte. Horren guztiaren ondoren, 22:00etan emanaldia eta gala egingo dituzte Plateruenean.
Aurten ere, parte hartzaileek sari ederrak izango dituzte; guztira 700 euro, eta, iazko arrakasta ikusita, 20 urtez azpiko saria mantentzea erabaki dute.