'Ezkutatu Bandera' egitasmoak Durangoko 300dik gora ikasle batuko ditu

E.H. 2026ko apirilaren 15a

Gazte Foroak DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek jolas eta bizikidetza jardunaldi bat antolatzea proposatu diote udalari. Jardunaldia martxoaren 8an egingo dute. 

Udal ordezkariek eta herriko ikasleek Gazte Foroaren bilera egin dute. Saio horretan, ikasturteko proposamen nagusia aurkeztu dute gazteek: Ezkutatu Bandera izeneko proiektua. Egitasmo horren helburu nagusia Durangoko gazteen arteko elkar ezagutza sustatzea eta taldeen arteko loturak sendotzea da, tresna modura jolasak erabilita. Jardunaldia maiatzaren 8an egingo dute Landako Gunearen inguruan. Goizean zehar, herriko ikastetxe guztietako DBH 3. eta 4. mailako 300-400 ikasle inguruk hartuko dute parte txandaka.

Gazte Foroa 2021ean sortu zuen Durangoko Udalak, udalerriko gazteei ahotsa emateko eta haien iritziak udal-politiketan txertatzeko. Udalak nabarmendu duenez, funtsezko gunea izaten jarraitzen du umeak eta gazteak herriaren garapen sozial eta kulturaleko protagonista bihurtzeko. Egitasmoak Udaleko Gazteria Sailaren antolakuntza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!