'Aitatxo' dokumentala ikusgai San Agustinen, barikuan

E.H. 2026ko apirilaren 14a

Dokumentalak seme-alabak galtzearen dolua du ardatz, aiten ikuspegitik. Emanaldian parte hartuko du Anakotz Lasarte zuzendariak, eta berbaldia eskainiko du amaieran. Proiekzioa 18:30ean izango da.

Aitatxo benetako gertaeretan oinarrituta dago, eta seme-alaba bi galdu zituen familia baten istorioa kontatzen du. Aita batek galdutako seme batekin izandako elkarrizketen bidez, doluaren, maitasunaren eta bizitzarekin aurrera jarraitzeko indarraren prozesua jorratzen du dokumentalak. Onarpenari eta tragedia baten ondoren nork bere burua gainditzeko bideari buruzko hausnarketa sakona da. Dokumentalak Esku Hutsik elkartearen laguntza du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!