Urruneko datetara begira, klubak jakinarazi du dagoeneko zabalik dagoela Gabonetarako Marokora egingo den bidaiarako izen-ematea. Abenduaren 26tik urtarrilaren 2ra bitartean egingo den zeharkaldia Marrakechetik abiatuko da, eta Toubkal (4.167 m) eta Afella (4.040 m) bezalako mendi ezagunak igoko dituzte parte-hartzaileek. Izen-ematea apirilaren 14an eta 16an egin ahal izango da, klubaren ohiko ordutegian.
Data berberetan irekiko da, halaber, uztailean egingo den GR11 Transpirenaikaren hurrengo etapetan parte hartzeko aukera. Uztailaren 2tik 13ra bitartean, Torla eta Andorra lotuko dituzte mendizaleek, transfer eta zeharkaldien konbinazioarekin. Ibilbidean Campirme (2.633 m) eta Montardo (2.833 m) bezalako tontorrak igoko dira.
Maiatzeko zubirako, Ponga mendilerroa izango da helmuga, eta Tiatordos (1.937 m) mendira igoera egitea aurreikusten dute. Jarduera horretarako izen-ematea apirilaren 21ean zabalduko da.
Horrez gainera, Bizkaiko Bira egitasmoak ere jarraipena izango du. Apirilaren 26an Balmaseda eta Gordexola lotuko dituzte oinez, eta parte hartzeko izen-ematea apirilaren 16an irekiko da.
Artzai makila erabiltzeko ikastaroa
Bestalde, apirilean bertan jarduera berezi bat ere eskainiko dute Atxarten: mendian artzain makila erabiltzen ikasteko tailerra. Apirilaren 18an egingo da, eta izen-ematea apirilaren 14tik aurrera izango da zabalik. Plaza mugatuak izango dira.