Pinondoko gurutzea eta Pablo Pedro Astarloaren eskultura zaharberrituko dituzte

E.H. 2026ko apirilaren 14a

Udalak azaldu duenez, elementu horiek biek "zikinkeria handia" eta "narriadura" dute, eta horrenbestez, beharrezkoa da esku hartze espezializatua egitea.

Ikuskatze bisual kolonizazio biotikoak, poluzioa, zarakar beltzak, koipeak, gernua edo herdoila, hareatze-prozesuak, hausturak eta bolumen-galerak atzeman ditu eskulturetan.
Horregatik, elementu bien kontserbazioa eta zaharberritzea irizpide tekniko espezializatuei jarraituta egingo dute.

Zaharberritze lanek 8.457 euroko inbertsioa izango dute. Lanak segurtasunez egin ahal izateko eta parkeko elementuak zein erabiltzaileak babesteko, eskulturak hesitu dituzte. Halaber, zinta bidez zarratu dituzte parketxora sartzeko hiru sarbideak.

Era berean, udalak gaineratu du elementu biak kontserbatu beharreko ondare legez jasota daudela Arau Subsidiarioetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!