Udalak honako kategoria hauek definitu ditu:
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
- Ipuina: 1-3 orrialde
- Olerkia: 10-20 lerro
- Bertso / kopla: 3 bertso edo 6 kopla
- Saria: liburu sorta
DBH 1-2
- Ipuina: 2-4 orrialde
- Olerkia: 20-30 lerro
- Bertso / Kopla: 4 bertso edo 8 kopla
- Saria: liburu sorta
DBH 3-4
- Ipuina: 3-6 orrialde
- Olerkia: 30-40 lerro
- Bertso / Kopla: 5 bertso edo 10 kopla
- Saria: 150 euro
Batxilergoa eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa
- Ipuina: 4-7 orrialde
- Olerkia: 40-50 lerro
- Bertso / Kopla: 6 bertso
- Saria: 200 euro
Helduak (18 urtetik gorakoak)
- Ipuina: 4-8 orrialde, saria 600 euro
- Olerkia: 50-70 lerro, 300 euro
- Bertso / Kopla: 8 bertso, saria 300 euro
Aurkezteko epea eta moduak
Lanak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 30ean amaituko da. Lanak posta arruntez bidali ahal izango dira Durangoko Udalera (Euskara Saila, Barrenkalea 17, 48200 Durango) edo posta elektronikoz helbide honetara: juleneazpeitia@durango.eus.
Posta bidezko bidalketaren kasuan, lana datu pertsonalik gabe eta lelo batekin aurkeztu beharko da; egilearen datuak (izena, abizenak, adina, ikastetxea, maila, telefonoa, helbidea eta lema) beste gutun-azal batean sartuko dira, kanpoaldean lelo bera adierazita. Posta elektronikoz bidaltzen diren lanetan, alde batetik, lana PDF formatuan aurkeztu beharko da, modalitatea zehaztuta (ipuina, olerkia edo bertso/kopla), eta bestetik, egilearen datuak jasotzen dituen dokumentu bereizi bat bidali beharko da, “egilea” izenburupean.
Epaimahaiak maiatzaren 30ean emango du bere erabakiaren berri. Sari banaketa 2026ko ekainaren 14an egingo da, Durangoko Arte eta Historia Museoan.
Durangoko Udalak herritarrei parte hartzera eta euskararen sustapenean laguntzera dei egiten die, literatur sorkuntzaren bidez.
Oinarri guztiak durango.eus atarian kontsultatu daitezke.