Durangoko Osasun Etxea belar-dendak 50 urte bete ditu

Ekaitz Herrera 2026ko apirilaren 13a

Ana Aranzabal arduradunaren familiak honako zorion mezu hau bidali du ANBOTOra, dendaren urrezko ezteiak ospatzeko: "Zorionak, Osasun Etxea! Eta Zorionak Anatxu eta berarekin batera lan egiten duten emakumeei, denda zuek bakarrik dakizuen moduan gidatzeagatik! Beste 50 urte gehiagorako! Patxo bat familiaren partez". 

Durangoko Osasun Etxea dendak urrezko ezteiak ospatu ditu gaur. Denda Emilia Arrietak zabaldu zuen, gaur 50 urte, eta urdaitegi modura egin zituen lehenengo pausoak. Gerora, jostailuak ere saltzen hasi ziren, baita ogiak saltzen ere. Eta halaxe, apurka-apurka, Durangon ondo errotutako dietetika eta belar-denda izatera ailegatu da Osasun Etxea. Gaur, Emilia Arrietak, haren alaba Ana Aranzabalek (dendako gaur egungo arduradunak) eta lantaldeko kideek (Joana Larrinagak, Ainhoa Artetxek eta Mamen Silvak) efemeridea ospatzeko tartea hartu dute. Zorionak! 

Osasun Etxea Ermodo eta Tronperri kaleen artean dago, kale biak lotzen dituen tuneltxoan. Dendak ANBOTOren deskontu sarean parte hartzen du, eta horri eskerrak, Anbotokideek dendako abantailez eta promozioez gozatzeko aukera izaten dute. Zuk ere Anbotokide izan nahi baduzu eta abantaila guztiez gozatu gura baduzu, hemen duzu horretarako aukera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!