Sariei dagokienez, NAZek irabazi zuen 30 urtetik beherako kategorian bakarkako abesti onenaren saria, Sekretua lanari esker, eta 600 euro jaso zituen. 30 urtetik gorakoen kategorian, Garoa Arizmendik eskuratu zuen 500 euroko saria Marea Morea lanagatik, udalak ohar batean informatu duenez.
Taldeko abesti onenaren saria 30 urtetik gorakoen kategorian Swamp Stringbandentzat izan zen, Bloom lanagatik, eta 500 euro jaso zituen. Bestalde, Naroa Iglesiasek euskarazko abesti onenaren saria irabazi zuen Esnatu lanagatik, 350 euro eskuratuz.
Publikoak ere bere saria eman zuen, eta Amaiur Azkarate durangarrak jaso zuen aitortza Mirar a otro lado lanagatik, 350 euroko saria lortuz.
Lehiaketa honetan proposamen finalista guztiek 130 euroko aipamen berezia jaso zuten: Saioa Bañalesi Emakumeon martxa lanagatik; Sandra Moralesi La vida es ella lanagatik; Soulnettes taldeari As I am eta Hey boy lanengatik; Atrikipunki Denona da lanagatik; eta Maider Azkarragari Only a pray lanagatik.