Gaur 89 urte betetzen dira faxistek Durango bonbardatu zutenetik eta EH Bilduk kore eskaintza egin die biktimei gaur goizean, hilerrian. "Gertatutakoa gogoratzea ezinbestekoa da etorkizun justuago eta baketsuago bat eraikitzeko. Are gehiago bizi ditugun garaiotan. Eskuin muturraren eta faxismoaren ofentsiba betean, EH Bildutik argi daukagu: Atzoko eta gaurko faxistek aurrean izango gaituzte", adierazi dute ohar batean. "Herri gisa erantzun behar diogu datorrenari. Fronte zabalak eraiki behar ditugu, eskubideak, askatasunak eta demokrazia defendatzeko, faxistei aurre egiteko eta Euskal Herria eraikitzen jarraitzeko", gaineratu dute.