Bonbardaketako biktimak oroitzeko ekitaldi sortaren barruan, Durangoko Udalak lore eskaintza bat egin du gaur goizean, hilerrian biktimak gogoratzeko dagoen eskulturaren ondoan. Horren aurretik, 08:30ean, lehen aire-erasoaren alarma hotsa entzun da Durangon eta biktimak oroitzeko suontzia piztu dute Andra Marin egindako ekitaldian.
(Argazkiak; instagram: Durangoko Udala)