Urtero legez, oroimen ekitaldia antolatuko dute Gerediagak eta Kriskitin Dantza Taldeak, 19:30erako, Andra Mariko elizpean. Ikuskizunean hainbat sortzailek parte hartuko dute. "Bonbardaketa planifikatuekin egiten diren gerra modernoek Durangon dute aurrekarietako bat. Durangoko bonbardaketa oroitzea izan dadila munduari egiten diogun gerraren aurkako aldarria", adierazi zuen Gerediaga Elkarteko Goiatz Pelaezek egitarauaren aurkezpenean.
Lore eskaintza eta udalaren oroimen ekitaldia
Aurretik, lore eskaintza egingo dute 10:00etan hilerrian. Durangoko Udalak ere oroimen ekitaldia prestatu du eguerdirako, Ezkurdin. Hona hemen egitarau osoa:
MARTXOAK 31, MARTITZENA
- 08:30 Lehen Aire-erasoaren alarma hotsa. Ondoren, Suontzia piztea biktimen omenez. Andra Mariko elizpean. Durangoko Udala.
- 10:00 Durangoko bonbardaketen ondorioz hildakoak gogoratzeko eta omentzeko lore eskaintza. Durangoko hilerrian. Durangoko Udala.
- 12:30 Durangoko Udalaren oroimen ekitaldia Durangaldeko bonbardaketen biktimak oroitzeko. Ezkurdi plazan.
- 17:45 Bigarren aire-erasoaren alarma-hotsa. Durangoko Udala.
- 19:30 Martxoak 31, oroimen ekitaldia. Andra Mariko elizpean. Gerediaga Elkartea eta Kriskitin Dantza Taldea.