[BIDEOA] Berbarok eta ANBOTOk ere ongietorria egin diote Korrikari

Jone Guenetxea/Joseba Derteano 2026ko martxoaren 29a

Berbaro elkarteko Ainhoa Zubizarreta Zuriturrizak eta Anbotokidea den Eneritz Urrutibeaskoa Elordik emozio handiz eraman dute lekukoa.

Berbaro euskara elkarteak eta ANBOTOk ere harrera beroa egin diote Korrikari. Berbaroren izenean Ainhoa Zubizarreta Zuriturrizak eraman du lekukoa. ANBOTOren kasuan  proiektua babesten duen Eneritz Urrutibeaskoa Elordi ibili da korrika testigua eskuan zuela. Euren atzetik ehunka lagun aritu dira korrika, jai giroan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!