Durangoko Udalak dokumentazio izapideak egiteko egun berriak ezarri ditu maiatzean zehar. Herritarrek NANa egitea edo berritzea, pasaportea egitea edo berritzea, eta NAN elektronikoaren ziurtagiriak aktibatzea egin ahal izango dute Ezkurdin kokatuko den bulego mugikorrean. Honakoak dira datak: maiatzak 7 eta 20.
Hitzorduak martxoaren 27tik aurrera eskatu ahal izango dira, aurrez aurre zein telefonoz, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ). Interesdunek Barrenkale 17ra jo dezakete edo 94 603 00 00 telefonora deitu. Ez dira hitzorduak emango WhatsApp bidez, udalak ohar batean azaldu duenez.
Barne Ministerioak ezarritako kostuak hauek dira: 12 euro NAN bakoitzeko eta 30 euro pasaporte bakoitzeko, eta izapidea egiten den unean eskudirutan ordaindu beharko dira. NAN elektronikoa aktibatzea doakoa da.
Informazio gehiago LOTURA HONETAN eskuratu daiteke.