Durangoko Institutuko ikasleek Industria Erronka irabazi dute

E.H. 2026ko martxoaren 25a

Talde irabazlea honako ikasleek osatu dute: Maialen Pérez, Paule Lauzirika, Mela Hrvat, Izaro Kandaburu, Izan Amenabar eta Mikel Martínez. Teknologia eta Ingeniaritza II ikasgaiko ikasleak dira guztiak. Ricardo Aiartzaguena irakaslea izan dute gidari.

Durangoko Institutuko Batxilergoko ikasle talde batek lehen saria eskuratu du Industria Erronka egitasmoan. Lehiaketa joan zen eguaztenean, martxoak 18, jokatu zen Barakaldoko BECen. Bertan, Bizkaiko 28 ikastetxetako ia 800 ikaslek parte hartu zuten.

Lehiaketa Bizkaiko Metaleko Enpresen Federazioak (FVEM) antolatu zuen. Parte-hartzaileek zibereraso baten inguruko erronka bati aurre egin behar izan zioten, escape room moduko dinamika baten bidez. Horrela, euren ezagutza teknikoak, analisi gaitasuna eta talde-lana ipini zituzten proban.

Talde irabazlea honako ikasleek osatu dute: Maialen Pérez, Paule Lauzirika, Mela Hrvat, Izaro Kandaburu, Izan Amenabar eta Mikel Martínez. Teknologia eta Ingeniaritza II ikasgaiko ikasleak dira guztiak. Ricardo Aiartzaguena irakaslea izan dute gidari.

Industria gazteei hurbiltzea helburu

Industria Erronka egitasmoak 26.000 ikasle baino gehiago inplikatu ditu 2018tik hona. Aurten, 68 ikastetxek parte hartu dute; 113 enpresa-bisita eta ikasgelako 44 saio antolatu dituzte, eta sektoreko 64 enpresaren laguntza izan dute. Ekimenaren helburua belaunaldi-erreleboa bermatzea da metalaren industrian. Sektore horrek 56.000 pertsona inguru enplegatzen ditu Euskadin, eta datozen hamar urteetan 35.000 profesional berri beharko direla aurreikusi dute. Gainera, sektore horrek euskal BPGaren % 23,7 ordezkatzen du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!