Durangoko Udalak Zuhaitz Eguna antolatu zuen atzo, ingurumenarekiko sentsibilizazioa sustatzeko. Otzamotzena parkean batu eta San Andres basoraino joan ziren, han 50 landare landatzeko. Ondoren, hainbat jarduera parte hartzaile burutu zituzten. "60 lagunetik gora" aritu ziren horretan, udalak ohar batean zehaztu duenez. Jardunaldia, batez ere, hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleentzat eta haien familientzat bideratuta egon zen.
Udalak Iñurri Eskaut Taldearen lankidetza azpimarratu du: "Bere inplikazioa funtsezkoa izan da antolaketan jardunaldia behar bezala garatzeko".