Durangoko ikasleek 50 arbola landatuko dituzte domekan

E.H. 2026ko martxoaren 18a

Iazko Zuhaitz Eguna.

Jardunaldia 10:00etan hasiko da Otamotzena parkean, eta handik parte-hartzaileek ibilaldi bateratua egingo dute San Andreseko basora. 12:30ean hamaiketakoa egingo dute.

Durangoko Udalak Zuhaitz Eguna antolatu du domeka honetarako, martxoak 22. Udalerriko Lehen Hezkuntzako 3.,4., 5. eta 6. mailetako ikasleek 50 arbola landatuko dituzte San Andreseko basoan, beren familiekin. Jardunaldia 10:00etan hasiko da Otamotzena parkean, eta handik parte-hartzaileek ibilaldi bateratua egingo dute San Andreseko basora. 12:30ean hamaiketakoa egingo dute.

Asier Perugorria hezkuntza zinegotziak azpimarratu duenez, “Zuhaitz Eguna aukera bat da
haurrek gure ingurunea zaintzearen balioa modu praktikoan ikasteko eta ekintza txikiek, hala
nola zuhaitz bat landatzeak, udalerriaren etorkizunean benetako eragina dutela ulertzeko”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!