[EGITARAUA]: Martxoak 31, Durangoko bonbardaketak oroituz

Anboto 2026ko martxoaren 18a

Martxoaren 31ri begira askotariko ekintzak izango dira aurten ere. 

MARTXOAK 23-27 

  • Bisita gidatuak : 'Aztarnak' ibilbidea. LH eta DBH Batxilergoko ikasleak. Gerediaga Elkartea. 

MARTXOAK 24, ASTEARTEA

  • 19:00 Erakusketaren hasiera: 'Mendigoizaleak bakean, gudariak gerran; gudarien batailoiak'. Kurutzesantu Museoan. Astarloa Kultur Taldea.

Erakusketa apirilaren 12ra arte egongo da zabalik. Ordutegia:

  • Martitzenetik domekara: 10:00-14:30 
  • Barikuak eta jai-egunak: 16:00-18:30.
  • Astelehenak itxita.
  • 19:30 Hitzaldia: 'Mendigoizaleak bakean, gudariak gerran; gudarien batailoiak'. Gazteleraz. Hizlaria: Aitor Miñambres, Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoko zuzendaria. Astarloa Kultur Elkartea.

MARTXOAK 25, EGUAZTENA

  • 09:30-12:30 'Bonbardaketaren aztarnak' bideoa Kurutzesantu Museoan eta bonbardaketak oroitzeko tailer parte-hartzailea Andra Mariko elizpean. Durangoko Udala eta Lehen Hezkuntzako Ikasleak
  • 19:00 Durangaldeko Gerrako Haurren ikerketaren aurkezpena. Parte hartuko dute: Intxorta 1937 eta eskualdeko elkarte memorialistak. Kurutzesantu Museoan. Gerediaga Elkartea.

MARTXOAK 27, BARIKUA

  • 19:00 'Maletas de tierra' antzerki saioa. Visitan & La Medusa konpainia. Hasiera: Ezkurdin; amaiera: Andra Mariko elizpean. Durangoko Udala

MARTXOAK 28, ZAPATUA

Doako bisita gidatua: 'Aztarnak' ibilbidea. Gerediaga elkartea.

  • 11:00 Gazteleraz. Elkargunea: turismo bulegoaren ondoan.
  • 17:00 Euskaraz. Elkargunea: turismo bulegoaren ondoan.

Izen-ematea: gerediaga@gerediaga.eus - 94 681 80 66.

MARTXOAK 31, MARTITZENA

  • 08:30 Lehen Aire-erasoaren alarma hotsa. Ondoren, Suontzia piztea biktimen omenez. Andra Mariko elizpean. Durangoko Udala.
  • 10:00 Durangoko bonbardaketen ondorioz hildakoak gogoratzeko eta omentzeko lore eskaintza. Durangoko hilerrian. Durangoko Udala.
  • 12:30 Durangoko Udalaren oroimen ekitaldia Durangaldeko bonbardaketen biktimak oroitzeko. Ezkurdi plazan.
  • 17:45 Bigarren aire-erasoaren alarma-hotsa. Durangoko Udala
  • 19:30 Martxoak 31, oroimen ekitaldia. Andra Mariko elizpean. Gerediaga Elkartea eta Kriskitin Dantza Taldea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!