Eguraldia dela eta, Naiz Markt azoka martxoaren 21era atzeratuko dute

E.H. 2026ko martxoaren 13a

Ordu eta leku berean egingo dute. Zumalakarregi kalean, 10:30etik 20:30era.

Naiz Markt azokako antolatzaileek azken orduko abisu baten berri eman dute: eguraldi iragarpen kaskarra dela eta, feria atzeratzea erabaki dute. Bihar, zapatua, egin beharrean, martxoaren 21ean egingo dute, aurreikusitako leku eta ordu berean: Zumalakarregi kalean, 10:30etik 20:30era. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!