Martxoaren 24an batzar irekia egingo dute San Roke-Otamotzenan, kantxaren eta pilotalekuaren proiektua aurkezteko

Anboto 2026ko martxoaren 16a

Deialdia interesa duten guztiei irekia da. 

Martxoaren 24ko martitzenean, 19:00etan, batzar irekia egingo dute  San Roke-Otamotzena auzoan, kantxa eta pilotaleku berri bat eraikitzeko proiektua aurkezteko. Bilera Otamotzenako auzogunean izango da, udalak ohar batean zehaztu duenez.

Batzarrean, proiektuaren xehetasunak azalduko dira eta bertaratutakoek zalantzak eta iradokizunak adierazi ahalko dituzte. Deialdia interesa duten guztiei irekia da eta "parte-hartze aktiboa eta elkarrizketa bultzatzea ditu xede, auzoaren ingurunea hobetzeko", azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!