Antolatzaileen arabera, jaialdiak lau helburu ditu: "Euskal dantzetan emakumeen parte hartzea kontutan izatea; Bizkaiko hainbat tokitan urteetan zehar emakumeek egindako dantzak Bizkaitar dantza bezala onartuak izatea; urteetan zehar dantzatu diren dantza hauek ez galtzea; jai erreibindikatibo baten bidez bizkaitar dantza taldeak elkartu eta gure dantzak goraipatzea ondo pasatuz", azaldu dute.