[ARGAZKI GALERIA] 45 sari batu ditu urtea hasi denetik L´Atelierrek

A. M. 2026ko martxoaren 12a

Durangoko L´Atelier Dantza eta Arte eszeniko eskolak emaitza bikainekin hasi du 2026 urtea. Hiru txapelketatan parte hartu du, Vivanzan (Madril), Raw (Basauri, Bizkaia) eta Elorrioko Akadantzen, eta guztira, 45 sari batu dituzte bertako artistek. 

Oiane Azconizagak, Leire Cotorék eta Ethan Lopezek gidatzen dituzten ikasleek Dantza klasikoan, garaikidean eta urbanoan lehiatu dira txapelketa hauetan. "Vivanza txapelketan, dantza klasikoan hainbat lehenengo sari lortu zituzten; dantza garaikideko kideek ere emaitza onak lortu zituzten", azaldu dute konpainiatik. Basauriko Raw-n ere emaitza onak lortu zituzten, dantza garaikide eta urbanoan, batez ere. Elorrioko Akadantzen sari nagusia jaso zuen dantza modernoaren kategorian BoomShock taldeak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!