Landako kiroldegiko musika aretoetako margoketa lanak amaitu ditu udalak

Anboto 2026ko martxoaren 12a

Bost areto berritu dituzte. Hurrengo urratsa kanpoko seinaleak hobetzea izango da.

Durangoko Udalak Landako I kiroldegiko behealdeko musika aretoetan egindako pintura lanak amaitu ditu, ohar batean zehaztu duenez. Lanek 490 metro karratu hartu dituzte 5 aretotan, baita korridoreetan ere. Hobekuntzekin guneetako estetika eta giroa "nabarmen hobetu" direla adierazi dute udaletik.

Hurrengo urratsa aretoaren kanpoko seinalizazioa hobetzea izango da, "erabiltzaileentzako espazioa ikusgarriagoa eta irisgarriagoa izan dadin". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!