Joan zen asteburuko Añorgako duatloian Mugarra Triatloi Taldeko duatletak izan ziren protagonista nagusiak. Emakumeetan Larraitz Caballerok irabazi zuen 1.15.42ko denborarekin. Gizonetan Paul Bereziartua izan zen onena denbora honekin: 1.01.13.
Junior mailan, Mugarra TTko Irati Garaizabalek irabazi zuen eta sailkapen nagusian laugarren geratu zen: 1.22.56.
Parte hartzaileek 5 kilometro egin zituzten korrika, 20 km bizikletan eta beste 2,5 km korrika.