Sonia Oceja durangarrak master mailako Espainiako txapelketa irabazi du salto hirukoitzean

Anboto 2026ko martxoaren 11

Sonia Oceja erdian urrezko dominarekin.

55 urtera arteko kategorian nagusitu da.

Joan zen asteburuan master mailako Espainiako atletismo txapelketa lehiatu zuten Antequeran (Malaga) eta eskualdeko taldeetan dabiltzan hainbat atleta nabarmendu ziren. Esaterako, Durango Kirol Taldeko (DKT) Sonia Oceja durangarra txapeldun geratu zen salto hirukoitzean. F55 kategorian, 8.82 metroko markarekin jantzi zuen urrezko domina. 

DKTko atletekin jarraituz, Valvanera Guridik proba bi irabazi zituen F65 kategorian: 60 metroak 9.10eko denborarekin, eta 200 metroak, 30.06eko denborarekin. F50 kategorian izen bi nabarmendu behar dira. Maria Angeles Caton hirugarren geratu zen altura jauzian (1.36 metro) eta salto hirukoitzean (9.68); Marta Palacios ere hirugarren sailkatu zen pertikan: 2.20.

Sekulebedarra taldeari dagokionez, Jose Luis Romerok 60 metroak (10.02), 200 metroak (33.17) eta 400 metroak (1.17.19) irabazi zituen M80 kategorian. Miguel Angel Munitxak, berriz, bigarren amaitu zuen pisu jaurtiketan eta M70 kategorian: 10.71.

Azkenik, Bidezabal taldeko Cristina Teixeira onena izan zen F45 kategoriako pisu jaurtiketan: 12.54. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!