Hitzez eta Ahotsezen hamargarren edizioak hitzordu bi izango ditu

A. M. 2026ko martxoaren 11

Urte biko atsedenaren ostean, Hitzez eta Ahotsez indarberrituta dator hitzordu bikoitzagaz. Apirilaren 16an Lourdes Iriondo. Ez gera alferrik pasako dokumentala eskainiko dute, eta maiatzaren 15ean irakurraldi girotua itzuliko da Plateruenera, "hasierako urteetako aterpera, Platerueneko epeletara itzuliko gara"; irakurraldirako izen ematea zabalik dago. 

Parte hartzea gura dutenek, apirilaren 13ra arte dute aukera izena emateko. Hamargarren edizioan aurreko urteetan erabilitako gaien "birpasa" egingo dutela iragarri dute antolatzaileek. Besteak beste, Sarri, bidaia, lurra, askatasuna edo umorea izango dira gaietako batzuk. Ohi bezala, gainera, musikari, bertsolari, antzerkigile, dantzari eta abarrek girotuko dute irakurraldia.  

Aurreko urteetan lez, Imanol Larrinaga Larrañagak sortu du ekimenerako kartela. 

Apirilaren 16an, dokumental emanaldia

Gerediaga elkarteak eta Hitzez eta Ahotsezek elkarlanean antolatu dute aurtengo zikloaren lehenengo hitzordua. Apirilaren 16an Lourdes Iriondo. Ez gera alferrik pasako dokumentala eskainiko dute Durangoko Zugaza zineman. Pelikularen ostean, solasaldia egongo da Inge Mendioroz Ibañez zuzendariagaz eta Igoia Garzes Aldazabal gidoilariagaz. Sarrerak hiru eurotan daude salgai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!