1944ko kintoek bazkaria egin zuten zapatuan Durangon. Giro paregabean aritu ziren eta jai giroa izan zuten nagusi. Egunari hasiera poteo bategaz eman zioten eta ostean, bazkaritarako batu ziren.
Guztira 14 lagun egon ziren, iaz baino bost gutxiago. "2025ean gure artetik joan zaizkigun Maria Ines Etxebarria eta Rafa Larrea gogoan izan ditugu", azaldu dio ANBOTOri kintoetako batek.