ITAIAk (Emakumeen Antolakunde Sozialista) mobilizazioak deitu ditugu Euskal Herri osoko hainbat eskualdetan, baita Durangon ere. Antolakundeak azaldu duenez, "emakume langileen zapalkuntza mantendu egin da eta faxismoaren eta matxismoaren zabalpenak horretan sakondu dute azken urteetan: beharrezkoa da emakume langileon interesak defendatuko dituen proposamen iraultzaile bat eraikitzea", azaldu dute. Era berean, emakume langileek jasaten duten "indarkeria matxistaren, esplotazio ekonomikoaren eta emakumeen eskubideen alde" kaleak hartzera deitu dute.