Durangoko Udalak, Turismo Bulegoaren bitartez, doako bisita gidatuen programa abiatu du aurten ere, Gerediaga Elkartearekin batera. Hiribilduaren herentzia historiko, artistiko eta kultural aberatsa herritar guztiei hurreratzea da helburua, udalak ohar batean azaldu duenez.
Bisitak apirila eta iraila bitartean egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Interesdunek aldez aurretik izena eman beharko dute aurrez aurre Durangoko Turismo Bulegoan, turismo@durango.eus helbide elektronikora mezua bidaliz edo 94 603 39 38 zenbakira deituz.
Uribarriko Andra Mari Basilikaren barrualdea ere bisitatu daitekeela da aurtengo programaren pizgarri nagusietako bat. Horrela, parte hartzaileek basilikako kanpoaldea ez ezik, sakristia, Elizaren Museoa, korua, organoa eta Uribarriko Ama Birjinaren ganbara ezagutzeko aukera izango dute.
Aurtengo bisita gidatuen programan beste hainbat ibilbide daude:
- Erdi Aroko Hiribildua: Durangoko Alde Zaharrean zeharreko ibilbidea, hiribilduaren Erdi Aroko bizitza biziberritzeko.
- 'Arte al descubierto': Durangon eskultura publikoa ardatz duen ibilbidea.
- Arkitektura zibila: Durangoko hiri-bilakaera aztertzen duen ibilbidea, bere eraikin zibil esanguratsuenen bidez, hala nola Udaletxea, Ezkurdi plaza eta Kurutziaga kalea.
- Heriotzaren kultura: Euskal Herriko heriotzarekin lotutako erritu eta ohituretan sakontzen duen ibilbidea.
Horrez gainera, bigarren urtez jarraian, doako bisita gidatuak eskainiko dira udaletxeko eraikinaren barrualdera: irailaren 5ean eta azaroaren 7an euskaraz, eta, irailaren 19an eta azaroaren 21ean gazteleraz.
BISITEN EGUTEGIA
APIRILA
- Apirilak 5: 10:30ean (euskaraz): Erdi Aroko Hiribildua.
- Apirilak 5: 12:30 (gaztelaniaz): Villa Medieval.
- Apirilak 11: 10:30ean (gaztelaniaz): Uribarriko Andre Mariaren Basilika.
- Apirilak 11: 12:30ean (euskaraz): Andra Maria Basilika.
MAIATZA
- Maiatzak 2: 10:30ean (euskaraz): Andra Maria Basilika.
- Maiatzak 2: 12:30 (gaztelaniaz): Uribarriko Andre Mariaren Basilika.
- Maiatzak 30: 10:30 (gaztelaniaz): Uribarriko Andre Mariaren Basilika.
- Maiatzak 30: 12:30 (euskaraz): Andra Maria Basilika.
EKAINA
- Ekainak 6: 10:30ean (euskaraz): Artea agerian.
- Ekainak 6: 12:30ean (gaztelaniaz): Arte al descubierto.
- Ekainak 27: 10:30 (gaztelaniaz): La cultura de la muerte.
- Ekainak 27: 12:30ean: Heriotzaren Kultura.
UZTAILA
- Uztailak 4: 10:30ean (euskaraz): Andra Maria Basilika.
- Uztailak 4: 12:30 (gaztelaniaz): Uribarriko Andre Mariaren Basilika.
- Uztailak 19: 10:30ean (gaztelaniaz): Arquitectura civil.
- Uztailak 19: 12:30ean (euskaraz): Arkitektura zibila.
IRAILA
- Irailaren 13: 10:30ean (gaztelaniaz): Villa Medieval.
- Irailaren 13: 12:30ean (euskaraz): Erdi Aroko Hiribildua.
- Irailaren 26: 10:30ean (euskaraz): Andra Maria Basilika.
- Irailaren 26: 12:30ean (gaztelaniaz): Uribarriko Andre Mariaren Basilika.